Anhidrido azido
Itxura
Kimika organikoan anhidrido (azido) esaten zaie R(CO)O(CO) R' funtzio-taldea duten konposatuei. Urarekin erreakzionatuz azido karboxilikoak sortzen dituzte[1], adibidez.
Industria kimikoan anhidridoek erabilera ugari dituzte, besteak beste, substratuetan azetilo taldea txertatzeko baliatzen direlako.[2]
Garai batean, kimika ez-organikoan ere baliatzen zen anhidrido terminoa ez-metalen oxidoak izendatzeko. Gaur egun erabilera hori baztetuta dago. Adibidez lehen anhidrido karbonikoa zena karbono dioxido da orain[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Acid Anhydrides Menu» www.chemguide.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
- ↑ Heimo Held, Alfred Rengstl, Dieter Mayer. (2002). Acetic Anhydride and Mixed Fatty Acid Anhydrides. in: Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. Weinheim: Wiley-VCH doi: ..
- ↑ Anhidrido. https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/anhidrido.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |